Lakuntzako dantza taldearen eguna

Guaixe 2018ko api. 20a, 14:25

Elai Alai dantza taldeak bere eguna ospatuko du igandean. Musikariez lagundutako 35 bat dantzarik osatutako segizioa eguerdian abiatuko du bere martxa. Aurreneko geldialdia plazan eginen du eta han dantza saioa eginen du. Musikariez lagunduta, kalejira koloretsua Lakuntzan barna ibiliko da, han eta hemen geldialdiak egiten eta euren dantza trebezia lakuntzarrei erakusten. Kalejira despeditu eta gero Elai Alai dantza taldeko komunitate guztia Lakuntzako Pertza elkartean bazkaltzera elkartuko da. Dantza maite duenak Elai Alai taldean parte hartzeko aukera izanen du.

Lakuntzako dantza taldeak aurten 30. urteurrena ospatuko du aurten. Herria bera hiru hamarkadako ibilbideaz “harro” senti dadin dantza taldekoek herriari zerbait berezia eskaini nahi dio eta argazki erakusketa prestatu, asteburu guztian kultur etxean ikusgai egonen dena. Elai Alai dantza taldetik lakuntzarrei euren argazkiak partekatzeko deia egin diete.