Katarain bosgarrena Aloñan eta Beraza laugarrena Berroetan

Guaixe 2018ko api. 25a, 11:27

Erkuden San Martin bigarren emakume onena izan zen Berroetan

Igandean XIV. Aloñako igoera jokatu zen (22,6 km, 1.868 d+), Euskal Herriko Txapelketarako baliagarria. 281 korrikalarik osatu zuten proba eta Imanol Goñik (2:00:09) eta Oihana Aizkorbebeitiak (2:25:11) irabazi zuten. Beñat Katarain lakuntzarra bosgarrena sartu zen (2:06:54). Xuban Mendiola 162.a (2:54:22) eta Aran Larrañaga 257.a (3:25:10) sailkatu ziren.

Berroetan, Berroeta-Saioa-Berroeta mendi maratoi erdia izan zuten jokoan (21,6 km, 1.274 d+). 43 korrikalari sailkatu ziren, Ioseba Diaz azkoitiarra (1:58:31) eta Aiara Garaialde segurarra (2:42:03) buru zirela. Erkuden San Martin etxarriarra probako bigarren emakumea izan zen, helmugan 35.a (2:49:15).