Garikoitz Flores bigarrena da Espainiako Mendi Txapelketan

Guaixe 2018ko api. 26a, 13:44

Asteburuan Ubriquen jokatutako igoeran zortea ez zuen alde izan lakuntzarrak baina, hala ere, sailkapen orokorrean bigarrena da bere mailan

Asteburuan Espainiako Mendi Txapelketarako baliagarria den bigarren proba jokatu zen Ubriquen, XXIII. Ubrique-Benaocaz Igoera. Bertan lehiatu zen Garikoitz Flores lakuntzarra (BRC B49), 2. kategorian. Proba Javi Villak irabazi zuen (BRC BR53, 2:10.5333 minutu). 2 kategorian Javier Alfonsok (Silver Car S3) lortu zuen gailentzea, Christian Broberg (Silver Car S3) eta Arkaitz Ordoki (BRC B49) pilotuen aurretik. Garikoitz Floresek denborarik onena egin zuen lehen mangan (2:21.599), baina ez zuen zortea alde izan, bigarren mangan bere autoa azken igoeran geldirik geratu baitzen. Orain arteko txapelketako bi proba jokatuta, Espainiako Mendi Txapelketako 2 kategorian Christian Erik Broberg doa lehena (40 puntu), Garikoitz Flores bigarrena (36 puntu) eta Javier Alfonso hirugarrena (36 puntu).

Txapelketarako baliagarria den hurrengo proba maiatzaren 19an eta 20an jokatuko da Asturiasen, Arriondasen, 47. Fitoko Nazioarteko Igoera.