Patata tortillak elkartuta

Guaixe 2018ko mai. 21a, 19:18

Dekoratuak. Batere apaingarririk gabeak. Gutxi batzuekin. Ederki gorrituak. Onduak eta ez hain onduak. 13 patata tortilla aurkeztu ziren larunbat arratsaldean Lakuntzako aurreneko lehiaketara. Epaileak guztiak dastatu ondoren, txapeldunen mandarra Andoni eta Nerea bikotearendako izan zen. Sari banaketaren ondoren, bildutako guztiek lehiaketara aurkeztutako patata tortillak dastatzeko aukera izan zuten.