Garikoitz Flores, Espainiako Mendi Txapelketako liderra

Guaixe 2018ko mai. 22a, 15:35

2. kategoriako lidergoa berreskuratu du lakuntzarrak 47. Fitoko Igoerako 2. kategoria irabazi eta gero

Asteburuan Espainiako Mendi Txapelketarako baliagarria den hirugarren proba jokatu zen Asturiasen, Arriondasen, 47. Fitoko Nazioarteko Igoera. Bertan lehiatu zen Garikoitz Flores lakuntzarra (BRC B49), 2. kategorian. Ubriqueko aurreko lasterketan bezala, proba Javi Villak irabazi zuen (BRC BR53, 2:33.046 minutu). 2 kategorian Garikoitz Floresek erakustaldi ederra egin zuen eta bera gailendu zen, bigarren mangan egindako denborari esker (2:551.330), Arkaitz Ordoki (BRC B49, 2:54.088 minutu) pilotuen aurretik.
Espainiako Mendi Txapelketako hiru proba jokatuta, Espainiako Mendi Txapelketako 2. kategoriako lidergoa berreskuratu du Garikoitz Floresek (67 puntu) Christian Erik Broberg (63 puntu) eta Arkaitz Ordoki (63 puntu) pilotuen aurretik.

Txapelketarako baliagarria den hurrengo proba maiatzaren 26an eta 27an jokatuko da Katalunian, Casteel de Guadalost Igoera.