Beñat Katarain 41. postuan sailkatu zen Zegama-Aizkorrin

Guaixe 2018ko mai. 28a, 12:20

Lakuntzarrak lau ordu t´erdi pasa behar izan zituen mendi maratoi famatua burutu ahal izateko. Ohikoa denez, sekulako jendetza bildu zen korrikalariak animatzera

Sakandarrak Zegama-Aizkorrin
Zegama-Aizkorri Km Bertikala (3,2 km)
1.Rémi Bonnet (Charmey):    31:24
77.Ivan Sobredo (Alts):    42:57
83.Alatz Agirre (Alts):    43:20

Zegama-Aizkorri Junior Trail (10,4 km)
1.Nicolas Molina (Durcal):    44:59
15.Jabi Gasanz (Alts):    51:35
38.Jokin Bereziartu (Alts):    56:43

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia (42,195 km)
1.Rémi Bonnet (Charmey):    3:53:56
41.Beñat Katarain (Lak):    4:32:31
126.Joxeja Maiza (Etx):    5:02:46
233.Mikel Rubio (Irur):    5:48:23
361.Joxan Salgado (Alts):    6:43:27
371.Aitor Salinas (Etx):    6:46:32

Rémi Bonnet suitzarra eta Ida Nilsson norvegiarra izan dira 17. Zegama-Aizkorri mendi maratoiko protagonistak. 23 urteko Rémi Bonnet bi alditan izan da nagusi, batetik, ostiralean 3,2 km-ko Zemaga-Aizkorri kilometro bertikala irabazi zuelako, nagusitasun aldiz (31:24). Eta, bestetik, igandean suitzarrak sorpresa eman zuen eta 42 km eta 5.472 metroko desnibela zuen Zegama-Aizkorri mendi maratoia irabazi zuen (3:53:56), aurreko urteko irabazle eta egun errekorra duen Stian Angermunden aurretik (3:55:28). “Duela bi egun kilometro bertikala irabaztea eta gaur maratoia, Stian lagunaren aurretik, sinestezina da, bete den ametsa. Pozik nago podiuma nire lagunekin partekatuko dudalako. Bikaina izan da, giroa ikusgarria. Hurrengo urtean itzuliko naiz” zioen txapeldunak, antolakuntza, ikusleak eta paisajearen edertasuna azpimarratuz. Lehen euskalduna Aritz Egea izan zen, helmugan bosgarrena (4:05:00). Emakumezkoetan proban debutatu zuen Ida Nilsson norvegiarra bikain aritu zen (4:38:38), Laura Orgue (4:45:46) eta Ruth Croften aurretik (4:48:41). Oihana Aizkorbebeitia seigarrena sartu zen (4:57:19).

Tarte gehienean eguzkia izan zuten lagun korrikalariek, baina ibilbidean lohi asko topatu zuten eta tarteka ere laino artean ibili behar izan ziren. Ibilbidean barna –Aratz, Sancti Spiritu, Aizkorri, Oltze…– korrikalariak animatzera pilatu ziren zaleek ere ez zuten paragosa zabaldu behar izan. Sakandarren artean azkarrena Zegaman bizi den Beñat Katarain lakuntzarra izan zen. 41. postuan sailkatu zen Katarain, postu oso ona, eta lehen zegamarraren saria jaso zuen (4:32:31). Gainontzeko sakandarrek ere lan bikaina egin zuten.

Junior mailako Zegama-Aizkorri Junior Trailean (10,4 km) 78 korrikalarik osatu zuten proba eta Nicolas Molina gailendu zen (44:59). Jabi Gasanz altsasuarra 15.a sartu zen (51:35). Eta ostiralean jokatutako Zegama-Aizkorri Km Bertikalean 215 korrikalari sailkatu ziren, Rémi Bonnet buru zela (31:24). Ivan Sobredo 77.a sailkatu zen (42:57).

Lantzeluze
Larunbatean Lantzeluze mendi lasterketa jokatu zen. Alberto Azparren oibartarrak (22:18) eta Ana Alfaro lerindarrak (27:48) irabazi zuten. Adur Senar lakuntzarra 9.a sailkatu zen (25:02) eta Iñigo Orella etxarriarra 57.a (34:36).