Udako jolas-gunean izena emateko epea zabalik

Guaixe 2018ko eka. 4a, 09:07

Haur eta gaztetxo kantarien jaialdia Lakuntzan egin denekoa.

Jolas-gunearen helburua udan haurrak euskaraz aritzeko espazio bat sortzea da eta ekintzak, ahal diren heinean, kalean eginen dituzte, garagarrilaren 25etik garilaren 27ra, 10:00etatik 13:00etara.

Lakuntzako Udalak haurrei zuzendutako aisialdi programa eskaini nahi du uda partean. Horretarako, alde batetik, begiraleak kontratatzeko deialdia egin du eta, bestetik, euren seme-alabak  udako jolas gunean parte hartu nahi duten gurasoek izena emateko epea zabalik dute. Lehengoei dagokienez, curriculuma, jolas-gunearen antolaketa eta ekintzen proposamena aurkeztu beharko dute. Udako jolas-gunea euskaraz izanen denez, EGA titulua edo baliokidea ere aurkeztu beharko dute. Udalak garagarrilaren 22tik garilaren 27ra arteko kontratua eginen die.

Gurasoek, bestalde, 3 urtetik gorako haurren izena eman dezakete. www.lakuntza.eus udal web orrian dagoen eskabidea bete beharko dute eta bankuan egindako ordainagiriarekin udaletxera joan beharko dute. Seme-alaba batengatik 70 euroko matrikula pagatu beharko da, biren kasuan 35 eta 3ren kasuan 10. Hori erroldatuen kasuan. Lakuntzan ez daudenek kasu guztietan 100 euro ordaindu beharko dituzte. Batzuek eta besteek garagarrilaren 11ra arte eman dezakete izena udaletxean.

Musika eskola
San Saastin udal musika eskolan izena emateko epea garagarrilaren 8ra arte zabalik dago. Lakuntzako musika eskolak honako eskaintza du: musika eta mugimendua, musika-hizkuntza, akordeoia, bateria, gitarra, pianoa, tronpeta, txistua, alboka eta panderoa. Garagarrilaren 20an instrumentu-erronda eginen da eta hartan parte hartu nahi dutenek bezperara arte eman dezakete izena udaletxean.