Garikoitz Flores azkarrena Tenerifeko Isorako Guiara igoeran

Guaixe 2018ko eka. 13a, 14:20
Argazkia: Ecubitt performance.

Espainiako Mendi Txapelketako 2. kategoriako lider jarraitzen du pilotu lakuntzarrak

Asteburu honetan Isorako Guiara igoera jokatu da Tenerifen, Espainiako Mendi Txapelketarako baliagarria den 4. proba. Garikoitz Flores lakuntzarrak (BRC B49) Espainiako Mendi Txapelketako 2. kategoriako lidergoa defendatzea eta sendotzea zuen helburu eta xedea lortu du, 2. kategoriako Isorako Guiara igoera irabazi baitzuen (3:05.517), Javier Afonso Gonzalezi (Silver Car S3) ehuneneko eskas batzuk aterata (3:05.801). Lehen mailan Joseba Iraola (Norma M20 FC) gailendu zen (2:57) eta 3. mailan Gerard de la Casa (Subaru Impreza).

Gauzak horrela, Espainiako Mendi Txapelketako sailkapen orokorrean lider jarraitzen du lakuntzarrak (92 puntu), Christian Erik eta Javier Afonso pilotuei 8 puntu aterata. Espainiako Mendi Txapelketarako baliagarria den hurrengo proba uztailaren 13an, 14an eta 15ean jokatuko da, Cerdanyan, Pujada Alp 2.500.