Oihan Soto, Farinato Race Pamplonako txapelduna

Guaixe 2018ko eka. 14a, 16:00

Lakuntzarrak Iruñeko Ziudadelan jokatutako 5,5 km-ko oztopoz betetako proba ikusgarria irabazi zuen, proba herrikoiko 1.266 atleten artean

Asteburuan jokatu zen, Iruñeko Ziudadelan, Farinato Race txapelketa. 5,5 kilometroko proba da, baina atletek mota guztietako oztopo eta trabak gainditu beharko dituzte bidean. Parte-hartzea ikusgarria izan zen. Elite mailan 90 atleta iritsi ziren helmugara, eta proba herrikoian, aldiz, 1.266. Horiei taldekako proban lehiatu ziren 8 taldeak gehitu behar zaizkie, horietako bat emakumezkoena.

Elite mailan Isra Ferrero gailendu zen (31:54) eta proba herrikoian txapeldun sakandarra izan genuen: sailkatutako 1.266 atleten artean Oihan Soto Satrustegi lakuntzarra izan zen lehena.