Jokin Kale 'Figurazioaren Maisuak' tailerrean

Guaixe 2018ko eka. 14a, 18:36
Jokin Alegria, Kale, artxiboko argazki batean.


Ostiralean, garagarrilaren 15ean, amaituko da Antonio Lopez eta Juan Jose Akerreta margolariek Iruñean egiten duten tailerra

Antonio Lopez eta Juan Jose Akerreta margolariek Opuseko Unibertsitatearen museoan garagarrilaren 11tik garagarrilaren 15era Figurazioaren Maisuak tailerra eskaini dute. 25 ikaslek parte hartu dute tailerrean, eta haien artean Jokin Alegria, Kale, lakuntzarra zegoen.

Laugarren aldia da Jokin Kale lakuntzarrak Lopezek eta Akerretak zuzentzen duten tailerrean parte hartzen duela. Ikastaroan ikasleek bodegonen, giza gorputza naturalaren eta paisaien generoak landu dituzte. Pintatzea irakasleen eta ikasleen arteko hizketaldirako aitzakia da ere. Horrela, elkarrekin kontzeptuak garatzen dituzte.

Figurazioaren Maisuak tailerra bukatzean Lopezek bi margolan aukeratzen ditu, museoaren margolariaren bilduman erakutsiko direnak. Aurreko edizioetan Kaleren lanak aukeratu izan ditu.