Lakuntzako musika eskolaren ikasturte amaierako emanaldia bihar

Guaixe 2018ko eka. 18a, 16:32
Emanaldia egin zuten Lakutnzako musika eskolako piano ikasleek aurreko ostegunean. UTZITAKOA

Ikasturte amaierako emanaldia eginen dute Lakuntzako musika eskolako ikasleek bihar, garagarrilaren 19an, 18:00ean herriko kultur etxean

Aurreko astean tronpeta, piano eta gitarra ikasleek emanaldiak egin zituzten. Tronpeta ikasleek garagarrilaren 12an egin zuten emanaldia, 14an piano ikasleen txanda izan zen eta ostiralean, garagarrilaren 15ean, gitarra ikasleek egin zuten emanaldia.

Bihar, garagarrilaren 19an, elkarrekin arituko dira eskolako musikari gazteak Lakuntzako kultur etxean, 18:00etan.