Mikeo 23.a Ebroko Erronkan

Guaixe 2018ko uzt. 3a, 08:14

Müllerrek eta Berasategik irabazitako proban 23.a sailkatu zen lakuntzarra

Larunbatean Ebroko Erronka triatloia jokatu zen Tuteran, aldi berean Nafarroako Sprint Txapelketa izan zena. 139 triatletek hartu zuten irteera Ebro ibaian 750 metro igeri egin eta Tutera inguruetan 22 km bizikletan eta 5 km korrikan osatzeko, eta horietatik 133k lortu zuten helmugara iristea. Montilla-Cordoba Triatlon taldeko Martin Ignacio Müller (1:08:52) buru zela. Bigarrena bere anaia Matias Nicolas Müller izan zen, denbora berean. Hiruki Triatlon taldean dabilen Jose Ignacio Mikeo lakuntzarra 23.a sartu zen (1:17:40). Emakumezkoetan 16 urteko Saltoki taldeko Nerea Berasategik irabazi zuen proba (1:22:08).