Asteburuan Pujada Alp 2.500 mendi lasterketa jokatu zen Cerdanyan, Espainiako Mendi Txapelketarako baliagarria. Lasterketa 1. kategoriako Javi Villak irabazi zuen (BRC BR53, 2:50.310). Proba honetan bertan lehiatu zen Garikoitz Flores (BRC B49). Pilotu lakuntzarra Espainiako Mendi Txapelketako 2. kategoriako liderra da eta oso lehia estu eta ikusgarria izan zuen Arkaitz Ordoki pilotuarekin (BRC B49). Azkenean Ordoki gailendu zen, 454 ehuneneko eskasen aldearekin (6:15.951), baina Garikoitz Floresek (6:16.405) 2. kategoriako sailkapen orokorrean bere lidergoa sendotu zuen.
Espainiako Mendi Txapelkeratako puntuagarria den hurrengo lasterketa agorrilaren 18an eta 19an jokatuko da, Galiziako Chantadara Igoera.