Lakuntzako Pertza eguna bihar

Guaixe 2018ko abu. 18a, 12:38

Bihar ospatuko dute Lakuntzako Pertza eguna Aralarko santutegian

Abuztuko Ama Birjinaren egunaren ondorengo igandean ospatzedute lakuntzarrek Lakuntzako Pertza eguna. Goizter mugitko dira lakuntzarrak. 06:00etan abiatuko dira Aralarko santutegira astoa bidelagun dutela. Astoak gosarirako beharrezkoak diren tripotak, ogia eta ardoa eramanen ditu. Indarra hartzeko bide erdian geldialdia egiten dute lakuntzarrek. Behin santutegira iritsi, 11:00etan, meza izanen da.

Mezaren ondoren Lakuntzako Pertza elkarteak auzatea eskainiko du: tripotak, ardoa eta ogia. Ondoren, Biltokiko gazteek santutegiko plazan Lakuntzako Pertza dantza dantzatuko dute. Ondoren, lakuntzarrak Albi aldera mugituko dira eta Guardetxe zenaren inguruan bazkalduko dute. Dantzaldia izanen da 16:30etik 18:30era eta herrian bueltan. Festak ordu txikiak arte segituko du.