Nafarroako Herri Kirol Proba Konbinatuen finala, Lakuntzan

Guaixe 2018ko abu. 22a, 09:28

Lakuntzako festetan jokatuko da, abuztuaren 26an, igandearekin, 18:00etan

Lakuntzako festetan aizkorak beti zuen bere tokia eta aizkora txapelketetako kanporaketak ohikoak izan dira. Baina aurten aizkolarien ordez herri kirol proba konbinatuen alde egin da. Zehatzago izanda, Nafarroako Herri Kirol Proba Konbinatuen Txapelketako finala jokatuko da Lakuntzan, abuztuaren 26an, 18:00etatik aurrera.

Festen bezperan Guardetxe Igoera
Azken urteetan Lakuntzako festen hasiera egunean, larunbat goizean jokatzen zen Zabalarte elkarteak antolatutako Guardetxe igoera. Antzinako apustuetan oinarrituta, Lakuntzako plazatik atera, Aralarrerantz jo eta Guardetxera igotzea eta jaistea da erronka. Baina aurten igoera aurreratzea erabaki da eta ostiral arratsaldean, abuztuaren 24an, 19:00etan, jokatuko da. Aurreko urtean Luis Areta eta Uxue Lazkano izan ziren garaileak.

Aipatzekoa da abuztuaren 25ean, larunbatarekin, 12:30ean hasiko direla ofizialki Lakuntzako festak. Ordu eta erdi lehenago, 11:00etan, Biltoki Areto Futbol Txapelketako finalak jokatuko dira.