Garikoitz Flores, Espainiako txapelduna

Guaixe 2018ko ira. 5a, 15:18

Espainiako Mendi Txapelketako 6. proba, Chantadako igoera irabazi zuen pilotu lakuntzarrak bere mailan, 2. Kategorian, eta txapelketa despeditzeko proba baten faltan, Espainiako 2. Kategoriako Mendi txapelduna da

Garikoitz Flores pilotu lakuntzarra (BRC B49) Espainiako Mendi Txapelketako 2. Kategoriako txapelduna da, txapelketa despeditzeko proba baten faltan. Txapelketarako baliagarria zen 6. proban, Galiziako Chantadako igoeran, sekulako lana egin zuen lakuntzarrak eta bere mailan, 2. Kategorian, irabazi zuen. Igoera, berez, Joseba Iraola bizkaitarrak irabazi zuen, 1. mailan dabilen pilotuak, baina 2. mailan lakuntzarra gailendu zen.

Horrela, eta aurretik sailkapen orokorrean aurretik zuen abantailari esker, lider izaten jarraitzeaz gain (145 puntu), Espainiako 2. Kategoriako Mendi Txapelketa irabazi du, Arkaitz Ordoki bigarrenari (BRC B49) 38 puntu ateratzen dizkiolako (107 puntu). Txapelketako azken proba irailaren 29an eta 30ean jokatuko da, Santa Totanara igoera.