Hamar dantzarik hainbat dantza estilotako koreografiak dantzatu zituzten Lakuntzako plazan. Modern jazza, garaikidea, hip-hopa, mugimendu afrikarrak eta euskal dantza uztartu zituzten. Aurreko ikasturtean ikasitako dantzekin, Madrilen egindako egonaldian ikasitakoarekin eta Lakuntzako festetako emanaldirako propio sortutako dantzekin sortu zuten ikuskizuna. Koreografiak, gainera, arropa aldaketez lagundurik zeuden.