Liburuzaina kontratatzeko deialdia

Guaixe

Lakuntzako udaletxea.

Lakuntzako Udalak udal liburutegiaz arduratuko den pertsona bat kontratatu nahi du. Interesa dutenek Nafar Lansareren Altsasuko enplegu bulegoan eman behar dute izena. Horretarako, irailaren 24ra arteko epea izanen dute. Udal liburutegia herriaren etxeko beheko solairuan dago eta ikasturtean zehar zabaltzen ditu ateak, arratsaldez.