Garikoitz Flores Gubbioko FIA Hill Climb Mastersen aritzeko hautatuen artean

Guaixe 2018ko ira. 20a, 12:15

Espainiako selekzioak Garikoitz Flores, Joseba Iraola, Javier Villa eta Kike Perello hautatu ditu Italiako Gubbioko FIA Hill Climb Mastersean Espainia ordezkatzeko

Garikoitz Flores pilotu lakuntzarrak denboraldi bikaina egin du eta egindako lanaren fruituak jasotzen ari da. Espainiako Mendi Igoeren 2. kategoriako txapelduna da Flores, denboraldia bukatzeko proba baten faltan. Proba hori irailaren azkeneko asteburuan jokatuko da, De La Santa santutegiko igoera (Murtzia). Bertan ariko da Flores, baina lakuntzarrak beste erronka garrantzitsu bat dauka: urriaren 4a eta 10aren artean jokatuko den Italiako Gubbioko FIA Hill Climb Mastersa. Espainia ordezkatzeko lau pilotari aukeratu ditu Espainiako Automobilismo Federazioak, eta tartean dago Garikoitz Flores. Joseba Iraola, Javier Villa eta Kike Perello izango ditu taldekideak. Automobilismoaren ibilbidean aurrerapauso galanta.