Gernika-Lumon 33. Euskal Herriko pirenaika arrazako behi eta zezenen lehiaketa jokatu zen igandean eta astelehenean. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 24 abeltzainek 120 buru aurkeztu zituzten lehiaketara. Tartean Ricardo Palacios lakuntzarra. Lehiaketak zituen 15 sailetatik 4ra aurkeztu zuen azienda eta 14 eta 30 hilabete arteko zezenen mailan lakuntzarrarenak hirugarren saria lortu zuen.