Hiru kaletako lanak heldu den astean hasiko dira

Guaixe 2018ko urr. 20a, 09:59

Lakuntzako ikuspegia Aralarko santutegitik.

Lakuntzako Larrañeta, Kañada eta Mendigain kaleetan eginen dira berrikuntza lanak. Hain zuzen ere, lurpeko sare guztiak berritu eta airetik doazen kableak lurperatu, eta hori egin ondoren zoladura berria jarriko da. Lanak heldu den astean hasi eta bost hilabeteren buruan despedituko dira, martxorako-edo.

Lan horiek Hermanos Apezetxea enpresak eginen ditu eta haien truke 517.318,31 euro (BEZ barne) jasoko ditu. Ur azpiegiturak berritu behar direnez, lanen zati horren kostua Sakanako Mankomunitateak hartuko du bere gain. Horretarako 94.318,31 euro (BEZ barne) bideratuko ditu. Gainontzeko 423.314,95 euroak (BEZ-a barne) Lakuntzako Udalak ordainduko ditu. Baina horretarako Nafarroako Gobernuaren Tokiko Azpiegitura Planeko diru-laguntza jasoko du. Udalak bere zatia diruzaintzako gerakinean duenarekin eta erabilera askeko funtsetik jasotakoarekin ordainduko du eta ez da zorpetuko.