Sutea lantegi batean

Guaixe 2018ko urr. 29a, 14:32
Suhiltzaileak enpresa barruan sua itzaltzeko lanean. Argazkia: @Bomberos_NA

Pasieran zebiltzan lakuntzarrek gaztigatuta, larrialdi zerbitzuak Altsasu eta Iruñeko suhiltzaileak Lakuntzako industrialdera mugiarazi zituzten. Pasieran zebiltzanak Aceros Moldeados Lacunza enpresatik kea ateratzen zela jakinarazi zuten. Fundizioa itxita zegoen. Suhiltzaileak barrura sartu eta sutea opatu zuten. Zurezko molde batzuk, altzariak, argindarraren koadroa kaltetu zituen suteak. Azken horren ondorioz labea eta garabia ere ondatu ziren. Gainera, teilatuan 60 metro karratuko zuloa eragin zuen suak. Suhiltzaileek hiru ordu behar izan zituzten sua itzaltzeko. Ezbeharraren ikerketa Foruzaingoak hartu zuen bere gain.