Tarima Beltzaren 'Madres y pasotas' bihar Lakuntzan

Guaixe 2018ko aza. 16a, 11:14

Emakume baten komediak eta komeriak kontatzen ditu antzezlanak. Bihar, azaroaren 17an, 19:00ean izanen da emanaldia Lakuntzako kultur etxean

La madre pasota Dario Foren antzezlanaren adaptazioa da Madres y pasotas lana. Tarima Beltzak maiatzan mustu zuen Altsasun, eta bihar emanaldia eginen dute Lakuntzan, 19:00ean, kultur etxean. Foren antzezlana bakarrizketa bat da eta Asun Abadek adaptazioa egin zuen hainbat pertsonai sortuz. Jon Barbarin da antzezlanaren zuzendaria.

Kutsu eta kritika soziala duen komedia da Madres y pasotas antezlana. Emakume baten eta apaiz baten arteko elkarrizketan oinarritzen da istorioa, eta, bitartean, flashback-en bidez emakumearen bizitzaren kontakizunak irudikatzen dira.  Askotariko pertsonaiak daude eta bost dira aktoreak: Merche Herrea, Nahikari Gonzalez, Marta Diego, Olibi Galparsoro eta Juan Manuel Herrero. Altsasuko estreinaldian ikus-entzuleak eserlekutik altxatu zituzten.