Munduko arrozak plazan

Guaixe 2018ko aza. 23a, 13:35
Lakuntzako munduko arozak ekimeneko antolatzaileak. Argazkia: Txingurriye.

Halaxe izanen dira igandean, 12:30etik aurrera.

Mundu guztian jaten den zereal bat da arroza. Kultura bakoitzak bere modura prestatzen du arroza. Eta horixe bera erakutsi nahi du Txingurriye taldeak Munduko Arrozak ekimena antolatuz: alde batetik, Lakuntzan kultura asko presente daudela eta kultura horiek duten pertsonak herrian bizi direla. Kultura desberdinetako lakuntzarrak elkar ezagutzeko eta euren errezeten berri izateko prestatu da Munduko Arrozak. Plazatik pasatzen direnak Senegal, Maroko, Kolonbia, Brasil, Euskal Herria eta Mallorkako arrozak nola prestatzen diren ikusi eta ikasteko aukera izanen dute. Gainera, akaberan haiek dastatzeko aukera izanen dute plazatik pasatzen diren guztiek. Txingurriye taldeak antolatu du ekimena, Sakanako Mankomunitatearen Anitzartean Zerbitzuaren laguntzaz.