Lakuntzarrek, eta bisitariek, hiru egunetako festez gozatzeko aukera izanen dute gaurtik igandera. Lakuntzan neguko festak ospatuko dituzte, San Sebastianen omenezkoak. Ospakizunean kirol eta gastronomia lehiaketak, dantzaldiak, auzateak eta zezensuzkoak presente egonen dira. Eta festak berezkoak dituen osagaiak ere. Esaterako, larunbat gauerdian izanen den Lakuntzako 29. danborrada. Ohi bezala, lakuntzar bat omenduko dute eta oraingoan Yerai Lanz Azpilikueta omenduko dute. Joan den urtean hil zen gaztea danborradan ez zuen hutsik egiten eta hori gogoratuko dute.
Igandean, San Sebastian egunarekin, lakuntzarra izen bereko ermita bisitatuko dute Aldaba dermioan. Elizkizunaren ondoren auzatea izanen da. Arratsaldean, kintoek alkate-dantza dantzatuko dute plazan.
Egitaraua
Ilbeltzak 18, ostirala
17:00etan Sakanako Pilota Txapelketako finalak.
18:30ean Lehiaketarako piperropilak udaletxean utzi.
19:00etan Txupinazoa, Polekelele Txarangarekin. Ondoren txokolate-jana, gurasoek antolatuta.
19:15ean Piperropil txapelketa.
19:30ean Buruhandiak.
20:00etan Auzatea.
21:00etan Zezensuzkoa.
23:00etatik 02:30era Dantzaldia Oihan Vega dj-arekin.
Ilbeltzak 19, larunbata
11:00etan Puzgarriak pilotalekuan.
12:30ean Erraldoi eta buruhandien irteera.
13:00etan Auzatea.
13:30ean Ciento volando taldearen kontzertua.
16:30ean Puzgarriak pilotalekuan.
19:00etan Danborrada txikia.
19:30ean Buruhandiak.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Dantzaldia Drindots taldearekin.
21:00etan Zezensuzkoa.
24:00etan Danborrada.
01:00etatik 04:30era Dantzaldia Drindots taldearekin.
Ilbeltzak 20, igandea
Goizean goiz Aurora.
11:00etan Erromeria San Saastin ermitara
12:00etan Meza ermitan.
13:00etan Auzatea, Lakuntzako Pertzak eskainia.
18:30ean Elai-Alai dantza taldea plazan.
19:00etan Alkate dantza.
19:30ean Buruhandiak.
19:30ean Laguntasuna Rondallaren ikuskizuna.
20:00etan Auzatea.
21:00etan Zezensuzkoa.