Sansaastin ohoratua

Guaixe 2019ko urt. 21a, 14:23

Ostiralean Garikoitz Flores pilotuak piztu behar zuen San Saastin festetako etxajua. Hala, gidari gida lortutako lorpenak aitortu nahi zitzaion. Baina ez zuen egin, ostiralean bertan Jose Ramon Lopetegi zinegotzi ohia eta abeltzaina hil zelako. Hasiera isila beraz, festendako.  Baina hasi eta bart etxera berandu joan diren parranderoekin despeditu dira San Saastin festak Lakuntzan. Ostiraleko piperropil lehiaketa Jesus Mozok irabazi zuen, joan den urtean bezala.

Larunbat gauerdian jende gehien biltzen duen ekitaldia izan zen: danborrada. Ricardo Aretak eta Jose Arregik zuzendutako 60 danbor-joleek Haize Berriak bandako kideekin osatu zen Ozarki txarangarekin batera San Saastin martxa, Pamplonesaren diana, 2. diana, Tatiago eta Idiyarena jo zituzten.

Urtero moduan danborradak herritar bat omendu zuen eta larunbatean Yeray Lanz Azpilikueta izan zen omendua, joan den urtean lan istripuan hil zena eta danborradako parte-hartzailea zena. Hark utzitako hutsunean ere agerian gelditu ziren. Lakuntzako Pertzako presidenteak ohorezko txanoa Kontxi Azpilikuetak, Yerairen amak, jaso zuen, aldamenean alaba eta semearen bikote zena lagun zituena. Jasotako babes guztiagatik eskerrak eman zituen. Une oso hunkigarria izan zen, jende askoren malkotan utzi zuena.

Atzo San Saastin ermitan egindako mezan elkartu ziren lakuntzarrak, erromerian. Lakuntzako Pertza elkarteak auzatea eskaini zuen elizkizuna eta gero. Arratsaldean kintoek alkate dantza dantzatu zuten plazan.

Lakuntzako danborradak omendutakoak
Urtea Omenduak Ohorezko txanoa jasotzearen zergatia
1997 Arantza Urzelai Danborradan parte hartu zuen emakumezkoa izateagatik.
1998 Daturik ez  
1999 Daturik ez  
2000 Daturik ez  
2001

Emilio Andueza

Ramon Andueza

Felipe Flores

Urdilzalea izana, hil ondorengo aitortza.

Urdilzalea izana, hil ondorengo aitortza.

Urdilzalea izana.

2002

Pedro Mari Ruiz

Iñaki Lazkano

Olentzeroren etorrera antolatzeagatik.

Errege magoen etorrera antolatzeagatik.

2003

Lukas Andueza eta Migel Areta

Elai Alai dantza taldea

53 urtez Lakuntzako abesbatzako kide izateagatik.

20. urteurrena ospatzen zuelako.

2004 Erraldoien konpartsa eta Bil Toki Errldoiak eta buruhandiak egiteagatik eta festetan egunero ateratzeagatik.
2005

Angel Luis Goñi

Xanti Lopetegi

Ander Lopetegi

Salletar anaiak

Musika eskolako zuzendaria eta akordeoi irakaslea.

Hand-bike txapelketan bitan txapeldun.

Bikoteka munduko pilota txapelduna.

Lakuntzako eskola laboralean egindako lana eskertzeko.

2006 Karmele Garmendia Lakuntzako ikastolako aurreneko irakaslea, ikastolaren sustatzaileen izenean.
2007

Milagros Lazkano

Lakuntzako Pertzako boluntarioak

11 urtez elkarteko garbitzaile izandakoa.

Lakuntzako Pertza eguna antolatzeagatik.

2008 Guardetxeko familia 97 urtetan lakuntzarrei egindako harreta beroagatik.
2009 Mari Jose Imirizaldu Eskolako irakasle 40 urtez izandako eta jubilatu berri zen irakaslea.
2010

Jose Ramon Garin

Joxe Flores

Lakuntzarrek danborradari emandako babesagatik alkateak jaso zuen txanoa.

Danborradako sustatzaile eta aurreko 10 urteetako zuzendari izateagatik.

2011 Joxe Migel Olano Elkartearen eta herriko kirolaren alde egindako lanagatik.
2012

Jesus Arraiza

Santiago Mendinueta

Javier Andueza

Hil ondorengo aipamena Lagun Artea futbol taldean egindako lanagatik.

Hil ondorengo aipamena futbol taldean eta elkartea handitzean egindako lanagatik.

Lagun Artea futbol taldean egindako lanagatik.

2013

Anastasio Lazkoz

Joxe Andueza

Urtetan herriko apaiza izandakoa eta 2013an bertan jubilatua. Aralar txirrindulari taldean urte luzez egindako lana aitortzeko.
2014 Parkea martxan ekimena Parkea egiteko baliabiderik ez zegoen eta auzolanean parkea egin zen.
2015

Juan Jose Burillo

Joxe Lazkano, Toto

Jesus Mari Zabarte, Casto

Urtetan danborradako estandartea eramateagatik.

Lakuntzar unibertsala izateagatik, herrian oso ezaguna eta estimatua.

Edozein fabore egiteko prest dagoelako, beti laguntzeko prest.

2016 Ander eta Joseba Ganboa Bi anaiak danborradan ibilitakoak, aurrenekoa 2015ean ehiza istripuan hil zen.
2017 Sabino Navarro Gozogilea urtetan San Saastin eguneko erromerian piperropilak banatzegatik.
2018 Jokin Alegria, Kale Margolariak egiten duen lana eskertu zioten.
2019 Yeray Lanz Azpilikueta Danborradan hutsik egiten ez zuen gaztea 2018an hil zen.

 

 

Lakuntzako piperropil lehiaketako irabazleak
Urtea Irabazlea
2000

Itziar Ruiz

Estitxu Ruiz

Fatima Vazquez

2001 Daturik ez
2002

Rosa Andueza

Kontxi Arbizu

2003

Jesus Mari Gaztañaga

Jesus Mari Arza

2004 Cristina Razkin Larunbe
2005 Mario Rosario Lazkoz
2006 Cristina Razkin Larunbe
2007

Fatima Vazquez

Mila Reparaz

Marta Razkin

2008 Cristina Razkin Larunbe
2009 Daturik ez
2010 Lourdes eta Rosario Soto
2011 Unai Razkin
2012 Cristina Razkin Larunbe
2013 Daturik ez
2014 Lourdes eta Rosario Soto
2015 Lourdes eta Rosario Soto
2016 Lourdes eta Rosario Soto
2017 Lourdes eta Rosario Soto
2018 Jesus Mozo
2019 Jesus Mozo