2019ko Lakuntzako Sansaastinetako danborrada

Guaixe 2019ko urt. 21a, 15:44

Aurtengo Lakuntzako danborradan lan istripuz zendutako Yerai Lanz Azpilikueta gaztea omendu zuten, eta haren senideek jaso zuten ahorezko txanoa, ekitaldi oso hunkigarrian.

Danborradan Yeraik jotzen zuen tokia hutsik mantendu zuten, bere danborra han zela. Horretaz gain, ostiralean zendutako Joxe Ramon Lopetegiren alde minutu bateko isilunea gorde zen.