Beñat Katarain hirugarrena Larra-Belaguan

Guaixe 2019ko urt. 30a, 11:16
Beñat Katarain, Larra-Belagua lasterketan. Argazkia: Javier Lizarraga.

Elur Lasterketen Euskal Herriko Txapelketak 11 km-ko distantzia zuen, 56 mendi korrikalarik hartu zuten parte eta lakuntzarra hirugarrena sailkatu zen

Ilbeltzaren 19an Larra-Belagua mendi lasterketa jokatu zen Larra-Belaguako Ipar Eskia Gunean, Elur Lasterketen Euskal Herriko txapelketa. 56 korrikalarik osatu zuten 11 kilometroko elur gaineko trail laburreko erronka, eta guztien artean Navasfriasko Alvaro Ramos izan zen azkarrena (58:29), Billabonako Hassan Ait Chaouri 8 segundo aterata (59:37). Beñat Katarain lakuntzarrak osatu zuen podiuma, helmugara hirugarrena heldu eta gero (1:01:20). Emakumezkoetan Nuria Dominguez palentziarra gailendu zen, helmugan 24.a (1:21:18), Zizurko Irene Guemberen (1:28:41, helmugan 40.a) eta Paternaingo Rebeca Artiedaren (1:33:52, helmugan 44.a) aurretik.