Beñat Katarain Sierra Nevadako Snowrunningeko top-tenean

Guaixe 2019ko ots. 12a, 11:32

Sierra Nevadan elur gainean jokatutako 12,5 km eta 920 m desnibel positiboko lasterketan 698 korrikalarik hartu zuten parte eta lakuntzarra 10.a sailkatu zen

Sierra Nevadako eski estazioak III. Espainiako Snowrunning Txapelketa hartu zuen asteburuan, aldi berean Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioko (FEDME) Txapelketa zena. Lasterketak 12,7 kilometroko luzera eta 920 metroko desnibel positiboa zuen. Hotza zen nagusi, -8ºko tenperaturarekin estazioko goiko partean, 2.500 metro baino gehiagoko altueran. Elur gaineko proban 800 mendi korrikalari inguruk hartu zuten irteera; horietatik, 698 korrikalarik lortu zuten helmugara iristea.

Jacob Gutierrez izan zen txapelduna (1:05:21). Aipatzekoa da Euskal Herriko Mendi Lasterkarien selekzioko Beñat Katarain lakuntzarra ikusgarri aritu zela eta 10. postuan gurutzatu zuela helmuga (1:14:19). Nafarroako Mendi Lasaterketen selekzioko Thibaut Bertrand 13.a sailkatu zen (1:15:47).