Aurtengo kintoak honakoak dira: Julen Soto, Eneko Arbizu, Jon Sagarzazu, Ainhoa Cartagena, Naroa Galindo, Ander Agirre, Adur Kanpo, Gorka Hernandez, Borja German Ganboa, Jon Arraiza, Xabier Gasko, Idoia Torrente, Kristina Zubillaga, Silvia Amores, Jasone Auzmendi, Amets Cerviño, Leire Sagarzazu, Xabier Alegria, Ekain Alegre, Iker Ansorena, Leire Imaz, Aimar Nikuesa eta Nerea Oiarbide.
Guztiak, baserritarrez jantzita, gaur 10:00ak aldera elkartuko dira eta herrian barnako kinto eskeari ekinen diote. Langintza horretan trikitilariak eta pandero-jolea izanen dituzte lagun. Gainera, kintoek eurek bonboa joz iragarriko dute non dabiltzan. Zozketa bidez erabakiko dute zein kintoren etxean gosalduko duten. Indarra hartuta kinto-eskean segituko dute, bai herrian bai lantegietan. Bazkaldu eta gero, gazteek euren parranda finantzatu ahal izateko dirua biltzen segituko dute. Gosariaren sistema bera erabiliz merienda non hartu erabakiko dute, indar berriturik eskean segitzeko eta musikaz herria alaitzeko. Afaldu ondoren kintoek Tolosarako bidea hartuko dute kinto segizioak eta izena eman duten kinto zaharrek. Kinto lakuntzarrek bihar plan bera izanen dute, eskean ibili parrandarako dirua lortu ahal izateko. Afaldu ondoren, indarrak lagun badituzte Altsasura joanen dira ospakizunak han despeditzera.
Aurtengo kintoek euren egitekoa San Saastin festetan mustu zuten, alkate dantza dantzatuz. Korpus egunean, atzera ere, herriaren aurrera dantzatzera aterako dira.