Beñat Katarain bikain MABOn

Guaixe 2019ko mar. 7a, 10:26

Espainiako Koparako baliagarria den 28 km-ko MABO mendi maratoian aritu zen lakuntzarra Euskal Herriko selekzioarekin eta 16.a sailkatu zen, Euskal selekzioko lehena

Asteburuan Espainiako Mendi Lasterketen Koparako baliagarria den MABO Bestile (Marató Muntanya de Borriol) proba ezaguna jokatu zen, aurten Gran Premio CSEScenario Deportivo izena hartu zuena eta, aldi berean, Mendi Lasterketen Espainiako Kluben Arteko Txapelketa zena. Hori dela eta, estatuko mendi klub talde onenak eta puntako mendi korrikalariak lehiatu ziren bertan, tartean Beñat Katarain lakuntzarra, Euskal Herriko Mendi Lasterkarien Selekzioarekin, bere taldekide Iñigo Alzola, Axier Alonso, Laida Elizegi, Maite Etxezarreta, Aitziber Ibarbia, Larru Wenes eta Xabi Maciasekin batera.

MABO proba lau distantziatan jokatu zen: 28 km, 20 km (juniorrak), 14 km (kadeteak) eta Petit MABO, txikienendako, 300 m-3 km bitarteko distantzian. Modalitate guztiak kontuan hartuz, 1.200 mendi korrikalari baino gehiago lehiatu ziren.

28 kilometroko proba Zaid Ait Malekek irabazi zuen (2:30:59). Beñat Katarain lakuntzarra 16.a sailkatu zen (2:39:51), Euskal Selekzioko lehendabiziko korrikalaria, bere taldekide Asier Larruzearekin batera helmugara iritsi eta gero, azken hau 17. postuan (2:39:53). Emakumezkoetan Gisela Carrion gailendu zen (3:04:41, sailkapenean orokorrean 111.a).