Ilusioa, urduritasuna, poza eta kantu asko bihar Lakuntzan

Guaixe 2019ko mar. 9a, 09:24
2016ko Haur Kantari Jaialdia, Lakuntzan. ARTXIBOA

Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdia izenan da larunbatean Lakuntzako kultur etxean, 18:00etan

Euskaraz kantatzeko zaletasuna sustatzea du helburu Haur eta Gaztetxo Jaialdiak. 6 eta 16 urte bitarteko haurrek eta gazteek parte hartuko dute banaka, binaka edo taldeka prestatutako abestiak kantatuz. Gaur lehenengo emanaldia izanen da Lakuntzan, 18:00etan, kultur etxean. Nafarroa osoan euskal kantak hedatzea da jaialdiaren helburuetako bat, hortaz, datorren astean Tuteran izanen da jaialdia. Martxoaren 23an Antsoainen izanen da hurrengoa, eta, Jaialdi Nagusia, apirilaren 13an izanen da, Barañaingo auditorioan.

Haur eta Gazte Kantarien Jaialdiak hainbat helburu ditu. Lehenengoa euskaraz kantatzeko zaletasuna bultzatzea da. Gainera, euskararen kantaren arloan daogen errepertorio aberatsa haurei iristea nahi da ere. Hortaz, euskal kantua heziketarako tresna moduan erabiltzea da jaialdiaren beste xedeetako bat.