Haur eta Gaztetxo kantarien emanaldi "polita"

Guaixe 2019ko mar. 12a, 11:04

Larunbatean ospatu zen Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien jaialdia, Lakuntzan. 67 artistek parte hartu zuten

Lakuntzako, Leitzako, Lekarozko eta Elizondoko haurrek eta gaztek parte hartu zuten Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari jaialdiaren aurtengo edizioaren lehenengo edizioan. Lakuntzan izan zen jaialdia, martxoaren 9an, larunbatean. Hurrengo Tuteran izanen da, martxoaren 16an, larunbatean; eta, hirugarren emanaldia martxoaren 23an izanen da, Antsoainen.

67 haurrek eta gazteek parte hartu zuten jaialdian. Guztira, 6 kantu egin zituzten. Lakuntzako eskolako haurrek bi kanta abestu zituzten; bat 7 eta 8 urteko haurren taldetxoa eta beste 8 eta 11 urtekoak. Leitzako Aralar Musika Eskolako Leire Berinagarrementeria eta Olaia Otermin beste kanta ba egin zuten, eta Musika Eskolako Abesbatza Txikiak Natxo de Estebanen letraren moldaketa egin zuen. Elizondoko Baztan ikastolako taldea martxa onarekin abestu eta dantzatu zuten, eta Lekarozko 15 eta 16 urteko hirukoteak gaztelaniazko adarretakoak izan arren, euskaraz abesteko ilusio handia erakusteaz gain, instittutuan bertan beraiek sortutako kanta interpretatu zuten.

Amaia Dominguez jaialdietako antolatzailea "pozik" dagoela agertu du larunbateko emanaldiagatik, baina gurasoen eta Lakuntzako udalaren laguntzarekin ere.

Argazkiak: Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdiak.