Lakuntzarren kulturak ezagutzeko aukera ezin hobea

Guaixe 2019ko mar. 16a, 11:21
Aurreko itxez itxeko une bat.

Bihar, 17:00etan plazatik abiatuta kulturarteko itxez itxe eginen da. Ibilbideak Senegal, Brasil, Maroko eta Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko balioko du.

Herri askotako festetan ohikoa da etxez etxeko erronda egitea. Txingurriye taldeak berera egokitu du ohitura hori eta kulturarteko itxez itxe, edo erronda prestatu du. Plazan jarri dute hitzordua etzi, 17:00etan. Han biltzen diren herritarrak elkarrekin kultura desberdina duten lakuntzarren etxeetatik pasako dira. Geldialdi bakoitzean etxekoek euren kulturako jantzien, jakien, tresnen edota ohituren inguruko azalpenak emanen dituzte. Halako topaketekin Txingurriye taldeak lakuntzarren arteko zubiak sortu, herritarren arteko ezagutza eta harremana sendotu eta horiek hobetzeko bidea jarri nahi du.