Zuhaitz-landaketa beheko basoan

Guaixe 2019ko mar. 15a, 13:26

Lakuntzako ikuspegia Aralarko santutegitik.

Bihar, 10:00etan, plazan jarri dute hitzordua. Zuloak eginak daude eta haietan zuhaitzak landatuko dira. Guztia behar bezala antolatzeko joanen direnek guraso elkartetako kideei izena ematea eskatu dute.

Lakuntzako Udalak, guraso elkarteek eta Biltoki gazte elkarteak “ingurumenaren errespetua eta zaintzaren kontzientziaren garrantziaz” jakitun lakuntzarrei deialdia egin diete: beheko basoan larunbat goizean eginen den zuhaitz landaketan parte hartzea. Udalak han bazkaleku bat prestatu nahi du eta, horretarako, 800 bat haritz, gaztainondo eta astigar landatuko ditu.

Hitzordua bihar, 10:00etan jarri dute plazan. Handik beheko basora joanen dira eta hara iristean auzolanean parte hartuko dutenek Lur Geroa enpresako Xabier Erbitiren azalpenak jasoko dituzte. Ondoren, lurrean eginda dauden zuloetan zuhaitz landareak lantzatzeko txanda iritsiko da. Beraz, ez da lan nekagarria izanen. Baina nork bere aitzurrak eraman beharko ditu. Lana despeditu ondoren, udalak auzatea eskainiko du. Patxi Xabier Razkin alkateak azaldu duenez, “gure herria eta ingurua osatzen dituzten guneen garbiketa eta zaintzari bideratutako ekintzetarako ate bat ireki nahi genieke”.