Zikinkeriaz jabetu

Guaixe 2019ko mai. 7a, 19:21

Beheko basoko zati bat garbitu zuten igande goizean.

Zabalarte mendi elkarteko kideek eta makina bat lakuntzarrek igande goiza beheko basoan eman zuten. Hura garbitzen. Izan ere makina bat zikinkeria pilatuta zeudela jabetuta, basoa garbitu eta sortzen ditugun hondakinen kontzientzia hartzeko saioa izan zen igandekoa. Goiza basoan emanda udalaren kamioia zaborrekin beteta bueltatu ziren. Hura plazan ikusgai jarri zuten, lakuntzarrek eta bisitariek hura ikusita zer pentsa izan zezaten.