Sormenaren saria eskolako taldearendako

Guaixe 2019ko mai. 17a, 14:31

Hezkuntza Departamentuak antolatutako Zientzia Azokan lortu dute. Eta, horrekin batera, garagarrilaren 27an Iruñean eginen den 2. Science Ekaitza zientzia galan parte hartzeko txartela lortu dute.

Hezkuntza Departamentuko Atzerritar Hizkuntzetako atalak antolatuta Zientzia Azoka egin zen herenegun. Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. maila eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako deialdia zen. Haren oinarria zen ikasleek ikastetxean proiektu txiki bat egitea eta zientzia-metodoaren bitartez aztertzea. Ikerketa horren emaitza Zientzia Azokan ezagutarazi behar zuten eta, horretarako, atzerriko hizkuntza batean azaldu behar zuten.

Lakuntzako eskolako Crazy Brains (Muin Eroak) taldea parte hartu zuen Zientzia Azokan. Eurekin batera Nafarroako beste 17 ikastetxeetako taldeak izan ziren zientzia eta atzerriko hizkuntzak uztartzen zituen topaketan. Guztira 30 proiektu aurkeztu zituzten. Ane Miren Iruretagoiena Aldazabal irakasleak azaldu digunez, Lakuntzatik bosgarren mailako lau ikasle joan ziren “soinuaren inguruko” lan batekin. “Ikasleek kezka baten aurrean ikerketari ekin diote: zergatik entzuten ote dugun hain arraro gure ahotsa grabatutakoan? Horretarako, hipotesi batzuk bota zituzten, horiek konprobatu eta panel batetan jaso zituzten. Atzo prozesu guztia epaileen aurrean aurkeztea tokatu zitzaien”.

Epaileek zientzia eta hizkuntza irizpideak izan zituzten kontuan proiektuan aztertzerakoan. Bost sari banatu ziren eta lakuntzarrei egindako lanak sormenaren saria jasotzea balio izan zien. Hezkuntza Zuzendari Nagusia, Roberto Perezen eskutik jaso zuten saria.