Lagun Arteak emakumezkoen taldea sortu nahi du

Guaixe 2019ko mai. 23a, 13:58

2003 eta 2007 urteen artean jaiotako neskak animatu nahi dituzte Lakuntzako klubean, izena eman eta taldea osatzeko

Haurren mailara bitartean emakumezkoek eta mutilek elkarrekin jokatu dezakete Nafarroako futbol federazioko txapelketetan, baina kadeteen mailatik aurrera mutilek alde batean eta emakumezkoen bestean lehiatu beharra dute. Horrela, orain arte mutilekin batera Lagun Artean aritu diren neska batzuk Lakuntzako klubean emakumezkoen taldea osatzeko saiakera egin dute, futbolean jokatzen jarraitu ahal izateko. 2003an, 2004n, 2005ean, 2006an eta 2007an jaiotako neskei deia egin diete, izena eman eta Lagun Artea emakumezkoen taldea osatu ahal izateko. Emakumezkoen taldea sortzen interesa duten guztiak ongi etorriak dira Lagun Artean, eta interesatuek ondoko telefonora hots egin beharko dute: 636 509 741.