Kinto ospakizunak Lakuntzan

Guaixe 2019ko maiatzaren 31

Plaza ospakizunerako tokia izanen da.

Herri guztia ospakizunean batuko da.

1979ko kintoek antolatuta, bihar kinto ospakizunak izanen dituzte lakuntzarrek. Eguerdian jarri dute kintadek hitzordua eta 14:30era bitartean triki-poteoan ariko dira. Ez da dena edana izanen, 13:00etan auzatea ere izanen baita. Bazkaldu ondoren, lakuntzarrak eta festaren usaira hurbiltzen direnek Amets taldearekin dantzatzeko aukera izanen dute 19:00etatik 22:00etara.