Udal eta foru hauteskundeak 2019

Razkinen bigarren agintaldia

Lakuntzako udaletxea.

Legegintzaldi berrian alkateaz aparte zinegotzi batek ere segituko du

Lakuntza
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 959   932  
Parte hartzea 614 % 64,02 620 % 66,52
Abstentzioa 345 % 35,97 312 % 33,48
Boto baliagarriak 569 % 92,67 576 % 92,90
Boto baliogabeak 45 % 7,32 44 % 7,09
Zerrendei emandakoak 470 % 76,54 451 % 72,74
Boto zuriak 99 % 16,12 125 % 20,16
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 470 (% 82,60) 9 451 (% 78,30) 9
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 962   931  
Parte hartzea 627 % 65,18 639 % 68,63
Abstentzioa 335 % 34,82 292 %31,36
Boto baliagarriak 624 % 64,86 637 % 99,68
Boto baliogabeak 3 % 0,47 2 % 0,31
Zerrendei emandakoak 621 % 99,01 629 % 98,43
Boto zuriak 3 % 0,47 8 % 1,25
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 269 % 43,11 262 % 41,13
Geroa Bai 206 % 33,01 188 %29,51
NA+ 58 % 9,29 69 % 10,84
PSN-PSOE 52 % 8,33 36 % 5,65
Ahal dugu 19 % 3,04 58 % 9,11
I-E 9 % 1,44 10 % 1,57
UpyD     1 % 0,16
UPN     47 % 7,38
PP     14 % 2,20
Ciudadanos     8 % 1,26
Equo 4 % 0,64    
NOK 2 % 0,32    
LN 1 % 0,16    
SAIN 1 % 0,16    


Lakuntzako EH Bilduk Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza buru duen zerrenda berrituta aurkeztu zuen hauteskundeetara. Zerrendaren aldeko 470 boto (% 82,6) eman zuten lakuntzarrek, duela lau urte baino 19 boto gehiago (% 4,21). Igandean Lakuntzan abstentzioa 2,49 puntu igo zen, eta parte-hartzea % 64,03koa izan zen. 45 boto baliogabe izan ziren (1 gehiago, % 2,27). Boto txuriak 99 izan ziren (26 gutxiago, % 20,8).

Udalaren osaera
1. Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza
2. Rita Torrico Muniz
3. Aitor Garcia Monfort
4. Ruben Rodriguez Romero
5. Maria Cruz Azkona Larreta
6. Jose Francisco Uribe-Etxeberria Flores
7. Sergio Goikoetxea Bergera
8. Ricardo Palacios Andueza
9. Uxue Lazkano Maiza

Parlamentua
Foru ganbera berritzeko hauteskundeetan lakuntzarrek EH Bilduren aldeko hautua egin dute: 269  boto (% 43,11), 2015ean baino 7 boto gehiago (% 2,67). Geroa Bairen aldeko botoa 206 lakuntzarrek eman zuten (% 33,01), aurrekoan baino 18 boto gehiago (% 9,57). Navarra Sumarendako 58 boto izan dira (% 9,29), aurreko deialdian koalizioa osatzen duten hiru alderdiek banaka baino 11 boto gutxiago (% 15,94). PSNk 52 boto (% 8,33) jaso ditu, duela lau urte baino 16 gehiago (% 44,44). Ahal Duguren aldeko botoa 19 lakuntzarrek eman dute (% 3,04), 39 boto gutxiago (% 67,24). Azkenik, aurreko deialdiarekin alderatuta I-Ek boto bat galdu du (% 10) eta 9rekin gelditu da (% 1,44). Uxue Barkosen gobernuari eutsi dioten indarrek 15 boto galdu zituzten igandean Lakuntzan. Abstentzioa 3,46 puntu hazi zen, eta parte-hartzea % 65,18koa izan zen. Boto baliogabeak 3 izan ziren (1 gehiago, % 50). Boto txuria eman zutenak 3 izan ziren (5 gutxiago, % 62,5).

Europa
Kontinenteko hauteskundeetan EH Bilduk jaso zituen boto gehien Lakuntzan: 292 (% 47,1). 2014an koalizioa barne zegoen Herriek Erabaki hautagaitzak 73 boto gutxiago jaso zituzten, % 33,33. Europarako lakuntzarren bigarren aukera Geroa Bai izan zen, 138 boto (% 22,26). PSNren aldeko 78 boto (% 12,58) izan ziren, 2014an baino 53 gehiago (% 212). Ahal Duguk 51 boto eskuratu zituen (% 8,23), bere babesa 40 bototan handituz (% 363,64). PPrendako 27 boto izan ziren (% 4,35), 9 boto gutxiago (% 25). Ciudadanosek 10 boto (% 1,61) jaso zituen, 8 gehiago (%400). Azkenik, Voxendako 3 boto izan ziren (% 0,48). IGREk eta PCTEk bina boto (% 0,32) eta CPEk eta Juntsek boto bana (% 0,16) jaso zituzten. 2014rekin konparatuta abstentzioa 22,09 puntu txikitu zen, parte-hartzea % 64,86an gelditu zen.

Informazio gehiago hemen.