Udan euskaraz programarako izen ematea zabalik

Guaixe 2019ko eka. 10a, 08:48
Jendea Lakuntzako plazan. Artxiboa.

Euren seme-alaben izena eman nahi duenak hilaren 14a baino lehen udaletxetik pasa beharko du.

Lakuntzako Udalak haurrendako tailerrak antolatu ditu udarako. Hiru urtetik aurrerako haurrendako eskaintza da Lakuntzako Udalak prestatu duena eta hilaren 24tik 26ra izanen dena, 10:00etatik 13:00etara. Programa garatzen den bitartean haurren goizeroko elkargunea kultur etxea izanen da. Udaletik aurreratu dutenez, ahal den heinean ekintzak kalean eginen dituzte. Izena emateko www.lakuntza.eus web orrian dagoen eskabidea bete behar da.

Herrian erroldatutako haur bategatik 70 euro pagatuko dira, bigarrenagatik 35 pagatuko da eta hirugarrenagatik 10. Lakuntzan erroldatuta ez dauden haur guztiek kasuan 100 euro pagatu beharko da. Ordainketak hilaren 15a baino lehen egin beharko dira.