Lakuntzako festetako kartelaren lehiaketa martxan

Guaixe 2019ko eka. 11a, 09:27
2017ko Lakuntzako festak. ARTXIBOA

Lakuntzako Udalak herriko festak iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Garagarrilaren 21eko 14:00ak arte epea dago lanak aurkezteko

"Lakuntzako jaiak abuztuaren 24tik abuztuaren 29ra arte" testua agertu behar da, derrigorrez, Lakuntzako Udalak antolatu duen Lakuntzako festetako kartel lehiaketako lanetan. Garagarrilaren 21eko 14:00etan amaitzen da lanak aurkezteko epea.

Lakuntzako festetako kartel lehiaketan hiru kategoria daude: 10 urtera arte, 10 eta 16 urte bitartean eta 16 urtetik gorakoak. DIN-A1 (59,4x84,1), DIN-A2 (42,0x59,4) eta DIN-A3 (29,7x42,0) tamainetako lanak onartuko dira. Sariak 30 eta 150 eurokoak izanen dira. Informazio gehiago Lakuntzako Udalean edo udaleko web gunean.

Garagarrilaren 28tik 30era aurkeztutako lanen erakusketa eginen da Lakuntzako igerilekuetako tabernan, eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara, herritarrek bozka emateko aukera izanen dute; izan ere, haiek izanen dira festetako kartel irabazleak haien bozkekin aukeratuko dituztenak.