Pazosen eta Agirreren 4,5 kiloko izokina

Guaixe 2019ko eka. 20a, 18:01
Ander Agirre eta Javier Pazos izokinarekin.

Bidasoan arrantzatu zuten, ostiralean, eta 74 cm eta 4,5 kilo neurtu zituen.

Aurki despedituko da Bidasoan izokinak arrantzatzeko sasoia, ekainaren 30ean edo 67 izokin hartu artekoa, baina epea despeditu baino lehen argi ibili dira lakuntzarrak eta ostiralean primerako alea ekartzea lortu zuten. Javier Pazosek eta bere iloba Ander Agirrek 74 cm-ko neurria eta 4,5 kiloko pisua zuen izokin bikaina arrantzatu zuten Bidasoan.  

Hau ez da lakuntzarrek Bidasoan arrantzatzen duten lehen izokina. Aurreko urtean Amaiur Maiza Beteluk bere lehen izokina arrantzatu zuen Bidasoan, denboraldiko laugarrena, eta kasu honetan ere Javier Pazosen laguntzarekin. Maisu handia dugu, beraz, Javier Pazos.

Izokinak arrantzatzea ez da erraza. Itsasotik ibaian gora sartzen dira, arrautzak uztera, baina izokinak duen berezitasun bat da ibaian gora doazenean, arrautzak uztera, ez dutela ezer jaten. Zerbait janez gero, defentsa moduan egiten dute. Hortaz, haiek arrantzatzea, berez, meritu handia da.