Lagun Arteak igoera ospatu zuen, gabarra eta guzti

Guaixe 2019ko eka. 20a, 15:37

Preferente mailara igo direla ospatzeko gabarra gainean herriari buelta eman zioten futbolariek eta afaltzera bildu ziren; parranda ordu txikiak arte luzatu zen

Lakuntzako Lagun Artea taldeak preferente maila galdu eta despeditu berri den denboraldian erregional mailan jokatu du. Liga erregularra irabazi eta gero, igoera fasea jokatu zuten lakuntzarrek eta euren multzoan bigarrenak sailkatu zirenez, mailaz igo eta atzera ere preferente mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian. Ospatzeko bazkariren bat egin zuten, baina ospakizun potoloena larunbaterako utzi zuten. Futbol zelaian bildu, traktoreak zeraman gabarrara igo eta herriari buelta eman zioten, herriko haurrak gertu zituztela. Emakumezkoen txirrindularitza probako sari ematea bukatutakoan atera ziren futbolariak, eta giro polita izan zen herrian. Ondoren, Lagun Artea tabernan bildu ziren afaltzera eta parranda ordu txikietara arte luzatu zen.