Sua eta ezkilak

Guaixe 2019ko eka. 22a, 11:58

Ezkila-dorreraino igotzeko aukera izanen dute lakuntzarrek.

Udako solstizioko ospakizunak lakuntzarren topaketa bihurtzen dira. Auzoetako aldamenek elkarrekin pizten dute sua, baita afaldu ere. Su gainean saltoka ariko dira. Igandean, gainera, elizako ezkila-dorreak 22:00etatik 24:00etara ateak zabalik izanen ditu eta edozeinek igo eta ezkilak jotzeko aukera izanen du. Gainera, han goian auzatea izanen da.