Gaur kayak jardunaldia Lakuntzan

Guaixe 2019ko uzt. 30a, 11:52

Mank-ek antolatuta, 17:00etatik aurrera

Gaur, asteartean, uztailaren 30ean, Sakanako Mankomunitateak Udako kirol eskaintzaren barruan antolatutako kayak jardunaldia izanen da Lakuntzako igerilekuetan, 17:00etatik aurrera. Doaneko jarduera da, baina antolakuntzari begira izena eman beharra dago Mank-eko Kirol Zerbitzuan  (kirolak@sakana-mank.eus edo 948 464 866). Kayaketan aritzeko primerako aukera da gaurkoa.