Larunbatean junior mailako Aragoiko Txapelketa jokatu zen Zaragozako Cetinan, 96 kilometroko lasterketa. Lizarte Ermitagañak primeran kontrolatu zuen proba eta taldeko lau txirrindulari elkarrekin iritsi ziren helmugara (2:28:54). Pablo Castrillo izan zen lehena eta Aragoiko txapelduna, Jon Gil lakuntzarraren aurretik. Bestalde, Beola Motor taldeko Mikel Arretxe 10.a sailkatu zen, 9:10era.