Ongi pasatzeko egunak Lakuntzan

Guaixe 2019ko abu. 23a, 12:29

Horixe dira lakuntzarrek aurretik dituztenak. Herriko festetarako kaleak eta argiteria berritzeko lanak despedituta, haiek musteko modua izanen da ospakizuna. Udalak herriko hainbat talderekin batera antolatutako festa egitarauak 72 ekitaldi jaso ditu eta 29.955 euroko aurrekontua du.

Egitaraua
Agorrilak 23, ostirala
19:00etan  Areto futboleko txapelketako finalak, Biltokik antolatuta.
20:00etan 47ak herrian, irten bidera! kontzentrazioa. Haizea elkarteak antolatuta.
23:00etan Kontzertuak Biltokin: Habemus Papam eta Iruñerria Jamaica Clash.

Agorrilak 24, larunbata
09:45ean Guardetxera igoera. Zabalarte.
11:30ean Lakuntzako txistularien diana.  
12:00etan Ezkila errepika.   
12:30ean Txupinazoa.  
12:30ean Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera, Haizadi gaitariekin batera.
13:00etan Zapi banaketa 2018an jaiotako haurrei.  
13:00etan Auzatea, Lakuntzako Udala.
13:25ean Areto futboleko eta Guardetxeko igoerako sari banaketa, plazan.
13:45ean Topa, 47ak herria, Haizea elkartean.  
15:00etan Elkartasun bazkaria, plazan.
Arratsaldean zehar Dantza-poteoa Haizadi gaitariekin.
16:30ean Haurrendako apar-festa, Larraina plazan.
18:30ean Elai Alai dantza taldearen emanaldia, plazan.
19:30ean Larrain dantza.
20:00ean Auzatea, udalak.  
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Oihan Vegarekin, plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.  
00:30etik 04:00etara Dantzaldia Oihan Vegarekin, plazan.

Agorrilak 25, igandea  
12:30ean Meza, parrokiak antolatua.
13:00etan Auzatea, Lakuntzako Pertza elkartea.  
13:00etan Kawadeni afrikar taldearen ikuskizuna, plazan.
17:30ean Bizikleta zinten jolasa, Aldababide plazan (kaskoa derrigorrezkoa da).
18:00etan Euskal Herriko 2. mailako aizkolari txapelketako final-aurrekoa.
20:15ean Auzatea, ehiztariak.
20:15etik 22:00etara Dantzaldia Iratzar taldearekin, plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 02:30etara Dantzaldia Iratzar taldearekin, plazan.

Agorrilak 26, astelehena. Haurren eguna
11:30ean Lakuntzako txistularien diana.  
11:00etatik 14:00etara Puzgarriak, plazan.
12:30ean Lakuntzako eta Fal-Lera Gironako erraldoi eta buruhandien konpartsen irteera, Haizadi gaitariekin.
13:00etan Auzatea, Gure Nahia.
17.00etatik 19:00etara Puzgarriak, plazan.
20:00etan Auzatea, udalak.
20:00etan Buruhandien irteera.  
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin eta mozorro gaua, plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.  
00:35etik 02:30era Dantzaldia Drindots taldearekin.

Agorrilak 27, asteartea. Aittun-amiñen eguna
11:30ean Kalderete lehiaketa, plazan.
12:00etan Meza, parrokiak antolatua.
12:30ean Bizikleta zinten jolasa, Aldababide plazan (kaskoa derrigorrezkoa da).
13:00ean Auzatea, guraso elkarteak.  
13:00ean Mariatxiak, plazan.
14:00etan Kalderete plater bilketa eta sari banaketa.    
14:30ean Aittun-amiñen bazkaria, plazan.
17:00etan Kadete mailako txirrindulari proba.
17:00etan Aittun-amiñen dantzaldia Iñakirekin.
20:00etan Auzatea, udalak.  
20:00etan Buruhandien irteera.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin, plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 04:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin, plazan.

Agorrilak 28, asteazkena. Euskararen eguna
12:00etan Lakuntza kantuz, Kuxkuxtu musikariekin batera herrian barna.             
13:00etan Auzatea, Haizea elkartea.
14:30ean Euskararen aldeko kantu bazkaria Kuxkuxturekin.
18:30ean Jolasak, plazan.
20:00etan Auzatea, udalak.
20:00etan Buruhandien irteera.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Jo Ta Txo dj-rekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:35etik 02:30etara Dantzaldia Jo Ta Txo dj-rekin.

Agorrilak 29, osteguna. Gazte eguna
12:30ean Ohiuarimaren dantza emanaldia.
13:00etan Auzatea, Biltokik.
15:00etan Bazkaria eta piropo lehiaketa.  
18:00etan Elektrozarata eletrotxarangarekin herriko kaleetan zehar.
20:00etan Buruhandien irteera.
20:00etan Auzatea, udalak.
21:00etatik 22:00etara Morten taldearen kontzertua, plazan.  
22.00etan Zezensuzkoa.  
23:00etan Kontzertuak, plazan.  

Oharrak:
Barraken prezioa: bidaia bat 2 euro, sei bidaia 10 euro.                   
Larunbat gauean Hegoak taldeko teknikariak izango dira drogen inguruan zalantzak argitu edota azterketak egiteko.