Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak kayak jardunaldia antolatu zuen asteartean Lakuntzako igerilekuetan, Udako Kanpainaren barruan. Amaia Gerrikagoitia kirol teknikariak azaldu digunez, ongi joan zen jardunaldia. ʺEguraldi aldetik arratsalde ederra egokitu zitzaigun eta kayak jardunaldiko partaidetza oso ona eta oso gogotsua izan zen” adierazi zuen teknikariak. Jardunaldien helburua sakandarrei kayaketan ibiltzeko aukera eskaintzea da.