Jauziak ikasteko topaketak

Guaixe 2019ko ira. 24a, 11:37
Elai Alai Lakuntzako dantza taldea emanaldi batean. ARTXIBOA

Lakuntzan euskal dantzak ikasteko "helduen" taldea sortu da. Ostiraletan, 19:00etan, udaletxean biltzen dira

Duela zenbait urte dantzari talde bat jauziak ikasten hasi zen Lakuntzan. Denborarekin taldea desegin zen, eta, aurten, talde batek euskal dantzak ikasteko nahia agertu zuen eta ostiraletan biltzen hasi ziren. Hortaz, ostiralero, 19:00etan, Lakuntzako udaletxean hamar pertsona inguruko talde pare bat biltzen da. Hala ere, taldeak irekiak dira eta jauziak ikasi nahi duena gertura daiteke.